Gipuzkoako finalaren errepikan, izpi politak Lazkaon
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako zortzi finalistek saio borobila osatu dute Lazkaoko Arerian. Bideoan ikusgai da dagoeneko.
Finaleko kirioak eta presioak alboratuta, saio borobila osatu dute Gipuzkoako Txapelketako finalera sailkatutako zortzi bertsolariek, Lazkaon. Areria antzokia betexea zela, igande arratsean elkartu zituen Goierriko Bertsozale Elkarteak finalistak, abenduaren 14ko saiotik aurrenekoz. Beñat Gaztelumendi, Agin Laburu, Alaia Martin, Nerea Elustondo, Oihana Iguaran, Ane Labaka, Beñat Lizaso eta Jon Maia aritu ziren oholtzan, Mikel Urteaga aurkezle eta gai-jartzaile lanetan zela.
Saioaren bideoa goierri.hitza.eus webgunean dago ikusteko moduan: