Urteko lehen irteera, Zestoara eta Aizarnara
Eguraldi ona lagun, Izadi Zaleakek urteko lehen mendi irteera egin zuen igandean haurrekin eta gaztetxoekin eta haien gurasoekin. Zestoa eta Aizarna ingurura hain zuzen. Santa Engraziko baselizaren ondoan egindako atsedenaldia argazkia ateratzeko baliatu zuten. Mendi elkarteak, bestalde, federatu txartelak tramitatzen jarraitzen du, astearte eta ostegunetan, 18:30etik 19:30era.