Iker Urteaga, Jose Mari Martin, Aitor Mujika, David Gutierrez eta Amaia Barandiaran korrikalariek hartu zuten parte iaz, Beasainen antolatutako proba guztietan.
Beasaingo Bealak korrikalari taldeak urteko batzarra egingo du larunbatean, 11:00etan, udaletxeko batzar aretoan, eta ondoren, 2019ko Beasain Challengeko sariak banatuko dituzte.
Beasaingo korrikalariek herrian antolatzen diren sei lasterketetan parte hartzea bultzatu nahi du Beasain Challengeak. Iaz guztira, 263 beasaindarrek hartu zuten parte lasterketaren batean; horietatik 35 emakumezkoak izan ziren.
2019an proba guztietan parte hartu zuten korrikalariak bost izan dira.
- Iker Urteaga.
- Jose Mari Martin.
- Aitor Mujika.
- David Gutierrez.
- Amaia Barandiaran.
Beste 5 korrikalarik 5 lasterketetan parte hartu zuten; beste seik lautan; 16k hirutan; 47k bitan eta 184k behin.
2020ko lasterketa igandean
2020ko Beasain Challengaren markagailua igandean jarriko da martxan, Garingo mendi martxarekin. Gainerako proben egutegia ondorengoa da:
- Beasaingo herri lasterketa: martxoaren 8an
- Arriarango mendi lasterketa: martxoaren 14an.
- Ehunmilak, Goierriko Bi Handiak eta Marimurumendi: uztailaren 10, 11 eta 12an.
- Usurbeko Igoera: irailaren 6an.
- San Silbestrea: abenduaren 31n