25. Iparra-Hegoa martxoaren 23tik 29ra izango da
SEGURA // Martxoaren 23tik 29ra egingo dute Iparra-Hegoa jaialdia Seguran. Oso festa maitatua dute herritarrek, eta aurten 25 urte beteko dituela eta, herritarrei laguntza eskatu diete, «dena behar bezala atera dadin», antolaketa lanak denen artean banatzeko; izan ere, «ezinbestekoak» dira ekimenetan eta antolaketan parte hartzen duten herritarrak. Hala, gaur, 18:30ean, herri batzarra egingo dute, Segurako kultur etxean.













