Hiru ikastaro berri Seguran
'Ekonomia zirkularra, sukaldaritza eta produktu lokala', 'Zaintzailea zaintzea, zaintzaileen ongizatea zaintzeko tailerra' eta Argazki digitala dira Cebanc ikastetxearekin elkarlanean antolatutako ikastaroak. Dohainik dira. Izena eman behar da otsailaren 7a baino lehen.
Cebanc ikastetxearekin elkarlanean, hiru ikastaro antolatu ditu Segurako Udalak. Dohainik dira. Izena emandakoekin egutegi/ordutegia zehaztuko dutela jakinarazi dute. Gutxienez, ikastaroko, 12 pertsonako taldea osatu beharko da. Otsailaren 7a baino lehen eman behar da izena: kultura@segura.eus / 943801006 .
- Ekonomia zirkularra, sukaldaritza eta produktu lokala. 20 ordu.
Nekazaritzako sektorea garrantzi handiko ohiko sektore bat da, izan ere, eremuko produktuek gure gastronomia, kultura, turismo eta kanpo irudiaren oinarria osatzen dute. Bestalde, sektore hau gure landazabaleko paisaiaren eta gure naturaren bioaniztasunaren arduraduna da. Horregatik, inoiz baino premiazkoagoa gertatzen da sektorearentzat lagungarriak diren proiektu berritzaileak aurrera eramatea, nekazaritza-sektorea hala nola trakzio motorra izatera datozen bestelako jarduera batzuk bultzatzeko, adibidez ostalaritza, turismoa, merkataritza, etab.
Ikastaroaren helburuak ondorengoak dira: Produktu lokalaren garapena eta merkatua sustatzea; jasangarritasunarekin eta ingurumenarekin konpromiso bat hartzea; Zero Kilometro filosofia eta produktu lokalaren kontsumoa bultzatzea; sukaldaritza jardueraren esparruan landutako ekonomia zirkularraren kontzeptua; ikasleengana eraman eta dinamizatzea; produktu lokala sukaldaritzaren bidez nabarmentzea eta ikasleek ekoizpen ziklo baten amaiera ezagutu dezaten ekonomia zirkularrean oinarritutako jarduera bat garatzea.
- Zaintzailea zaintzea, zaintzaileen ongizatea zaintzeko tailerra. 20 ordu.
Mendeko egoeran dauden pertsonen familia zaintza gizarte mailan hedatuz doan erronka eta arazo bat da, izan ere, egunez egun, familiaren ardura nabarmenki eta pixkanaka handitzera darama ahultasun egoeran dagoen senide bati laguntza eta asistentzia emateko orduan, oro har oso luze jo izaten duen denbora epe batean.
Pertsona zaintzaileen zereginak askotarikoak izaten dira, denbora eta energia eskatzen dute eta pertsona beti ez da prestatuta egoten zaintzarako, ezta zaintza ezberdinek dakartzaten egoera ezberdinak gainditzeko ere.
Ikastaroaren helburuak ondorengoak dira: Mendeko pertsonen zaintzan sor litezkeen egoera zailak gainditzeko beharrezko estrategiak eskuratzea eta egoera hauek familia esparruan izaten duten eraginen eta hauen ondorio emozionalen inguruan hausnartzea.
- Argazki digitala: 20 ordu.
Ikastaroaren helburuak ondorengoak dira: Reflex kamera, bere atal guztiak, erabiltzen ikastea eta kalitatezko argazkiak egin ahal izatea, eta mugikorreko argazki kamera erabiltzen ikastea.