Odolkia eta gazta uztartuko dituzte otsailaren 4an Beasainen
Beasaingo Odolki kofradiak eta Ordiziako Idiazabal Gazta kofradiak esperientzia gastronomiko berezia egingo dute Beasaingo Igartzako jauregian.
Otsailaren 4rako, Loinazko San Martin egunaren bezperarako, Beasaingo Odolki kofradiak eta Ordiziako Idiazabal Gazta kofradiak esperientzia gastronomiko berezia antolatu dute Beasaingo Igartzako jauregian, 19:30ean.
Ekitaldian parte hartzeko izena eman behar da aurrez, Dolarea Hotelean edo 666 387 407 telefonoan. 10 euro balio du (plaza mugatuak daude).