Legazpiko Danantzakok eta Zeraingo Liztormendik irabazi dute Gipuzkoako Taldekako Bola Txapelketa
Olaberriko bolatokian jokatu dira bi txapelketaren finalak, gizonezkoena lehenik eta emakumezkoena gero. Bietan giro paregabea izan da.
Legazpiko Juan Pedro Agirrek, Jon Orikainek, Mikel Azarolak, German Gereñuk, Juan Mari Iñurritegik, Jose Luis Agirrek eta Jose Antonio Calvok –ordezkoa da azken hau– osatutako Danantzako taldeak irabazi du Gipuzkoako Taldekako Bola Txapelketa. Olaberrian goizean goiz hasita jokatu dira finalak, eta Urnietako Santakruz taldea sailkatu da bigarren. Finalera iritsi diren beste bi taldeak Ategorrieta eta Urnietako Zelaiondo dira.
Emakumezkoen txapelketa jokatu da ondoren, eta Zeraingo Mariajesus eta Mariflor Mendizabal, Jone Biain, Kontxi Gabiria, Belen Abendibar eta Garbiñe Alustizak osatutako Liztormendi taldeak jantzi du txapela. Gabiriako Osinalde talde sailkatu da bigarren, Pake Galdos, Saioa Etxezarreta, Ixiar eta Gema Izuzkiza, Maria Alkorta eta Naiara Peñagarikanorekin. Txapelaren bila Olaberrira iritsi diren beste bi taldeak Villabonako Beharzana eta Zarauzko Zelaiondo dira.