Lesakako Beti Gazte taldeek irabazi dute Euskal Herriko sokatira txapelketa
Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan jokatu da txapelketa, 640 kiloko gizonezkoen kategorian eta 540 kiloko emakumezkoen kategorian. Lesakako bi taldeak faborito ziren txapela irabazteko.
Beti Gazteko neskak Euskal Herriko zortzinakako sokatira txapelketaren azken jardunaldiak jokatu dira gaur arratsaldean Idiazabalgo Igarondo pilotaleku bete-betean, gizonezkoen 640 kiloko eta emakumezkoen 540 kiloko kategorietan. Emakumezkoetan Badaiotz izan da irabazlea, baina aurreko jardunaldietako puntuengatik Lesakako Beti Gazte klubeko kirolariek jaso dute txapela.
Txapelketaren aurreko bi jardunaldietan 640 kiloko kategorian puntu gehien lortu dituzten gizonezkoen sei taldeak izan dira gaur Idiazabalen Beti Gazteri txapela kentzeko lehian. Ibarra, Zuraide A, Murueta, Txantrea eta Zuraide B izan dira beste bost taldeak. Emakumezkoetan, Beti Gazte txapeldunarekin eta gaurko irabazle Badaiotz taldearekin batera, Txantrea, Gaztedi eta Ibarra aritu dira norgehiagoka.













