Axari Dantza Taldea arduratu da San Blasak girotzeaz
Omenaldi berezi batekin itxi dute ikuskizuna, Axari Dantza Taldean lan eta lan dabiltzanei eskerraz emanez.
Idiazabalgo San Blas jaietan ohikoa den moduan, gaur arratsaldean ospatu da urteroko Axari Dantza Taldearen ekitaldi nagusia Igarondo pilotalekuan.
Herriko txikienetatik hasita, gazteenak bitarte, Birigarro Txistulari Taldearen laguntzaz bizitu dute dantzaz herria.
San Petrike, Brokel dantza, Gipuzkoako arku dantza, makil dantza, Orbaizetako dantza, Gipuzkoako ezpata dantza, aulki dantza, kaskarota, Zuberoako makil dantza, El ciegoko dantza eta La riverako dantza ikusi ahal izan dute bertaratutakoek. Emanaldia borobiltzeko, partaide guztiek, arin arina, fandangoa eta kalejira dantzatu dute.
Omenaldia
Eba Elortzak, Nekane Azurmendi eta Iratxe Hormaetxek omenaldi goxo bat jaso dute, Axari Dantza Taldean egindako lan guztiagatik. Izaro Intsaustik eta Garazi Telleriak abestu eta jo dute agurra, dantzariek gorazarre egin dieten bitartean.