San Benito ikastolak DBHko eskaintza erakutsiko du gaur
LAZKAO // Matrikulazio epea irekita den honetan (ostiralera arte), Lazkaoko San Benito ikastolak DBHko eskaintza azaltzeko ate irekiak antolatu ditu. Gaur 17:00etan izango da ikastola bisitatzeko aukera (gaztelaniaz, 18:00etan).












