Mozorro festa DJ Imanolekin inauteriei hasiera emateko
ORMAIZTEGI // Inauteriak badatozenez, mozorro festa antolatu dute Ormaiztegin inauterien etorrera ospatzeko. San Andres Herri Eskolako Guraso Elkarteak martxan jarritako ekintza da. Datorren otsailaren 21ean izango da, 16:30etik hasita 18:30era, eskolako karramarro gunean. Musika ere egongo da: Imanol disko jartzaileak girotuko du festa bere doinuekin.













