1.700
Talo festa egin zuten larunbatean Legorretan, Guraso Elkarteak antolatuta. Badira urte batzuk ekimen hori antolatzen hasi zirela eta harrezkero urtero-urtero egin ohi dute. Helburua, gobernuz kanpoko erakunde bati laguntzea da. Aurtengo talo festan 1.700 euro eskuratu dituzte. Momentuz, dirua zein erakunderi bideratuko dioten ez dute zehaztu.













