Errolda grafikoa osatzeko deialdia egin du udalak
EZKIO // Ezkioko errolda grafikoa osatzeko egitasmoa uztailaren 24an amaituko da. Asier Azarola eta Joxe Mari Gabilondo dabiltza argazkilari lanetan errolda osatzeko. Herritar batzuen argazkia falta dela eta, udalak deialdia zabaldu du bakarkako eta familiako argazkiak ateratzeko. Parte hartu nahi duenak udaletxera deitu behar duela jakinarazi dute, 943 72 13 03 zenbakira.













