Barduliarraken sukaldaritza tailerra izango da igandean
ORMAIZTEGI // Sukaldaritza tailerra egingo dute igandean, martxoaren 1ean, Barduliarrak elkartean. Boliviako, Marokoko eta Portugalgo platerak prestatzen ikasiko dute bertaratutakoek. Izen ematea gaur amaituko da, eta 3 euro ordaindu behar dute parte hartzaileek. Dastaketara bakarrik doazenek ere, izena eman behar dute.













