Ekonomia zirkularra lantzeko ikastaroan izena emateko epea
SEGURA // Duela aste batzuk iragarritako ikastaro baterako deialdi berria egin dute. Ekonomia zirkularra, sukaldaritza eta produktu lokala tailerrerako ez zen gutxieneko taldea sortu. Hortaz, Segurako Udalak berriro ireki du izena emateko epea. Telefonoz, emailez, whatsappez edo udaletxera bertara joanda egin beharko da inskripzioa, martxoaren 7a baino lehen.













