Emakumeek kaleak hartu dituzte Legazpin
Legazpiko Hegialde auzotik abiatu den manifestazioa jendetsua eta aldarriz jositakoa izan da. Urola garaiko koordinadora feministak eta Matraka talde feministak antolatutako protesta izan da. Manifestazioa amaitutakoan, Gazte Txokoko neskek ekintza ezberdinak burutu dituzte herriko plazan.
Hainbat eguneko egitaraua prestatu dute talde feministek Legazpin. Bihar, Nagusilan elkarteak eta Matrakak antolaturik, hitzaldi bat egongo da Gizarte Zentroan: “Emakumeen rola elkarteetan” Idoia Lekueren eskutik.
Bestalde, Urola Garaiko Koordinadora Feministaren eta Matraka Talde Feministaren artean, merchandasing-a jarri dute salgai haien gastuak kudeatu ahal izateko.