Zegama Aizkorri kamiseta lehiaketan sinpletasuna irabazle
ZEGAMA // Aukeratu Zegama Aizkorri kamiseta lehiaketako irabazlea. 3.899 boto emailek hartu zuten parte, eta haien artean 20 finalista aukeratu zituzten. Antolakuntzak azken hautatu horien artean irabazlea aukeratu du, eta Ane Fernandez izan da diseinu lehiaketaren txapelduna. Antolakuntzak adierazi du diseinuaren sinpletasunagatik aukeratu dutela. Lehenengo aldiz egin da aurten.













