Zegaman festa 'etxekoia' antolatu dute gaurko
"Gazte sentitzen diren guztien" jai eguna izango da, Gazte Herexak taldeak deituta. Poteoarekin hasi –etxean, noski–, eta umore ukitu handiarekin, hainbat ekitaldi garatzeko deia egin dute.

Gaztetasuna ez du adinak zehazten, adimenak baizik. Zegaman bere egin du Gazte Herexak taldeak aldarri hori, eta “gazte sentitzen” diren zegamar guztiei festa-egunerako gonbidapena luzatu diete. Sare sozialen bidez eta etxean ospatzeko, jakina, konfinamenduagatik bestela ezin eta.
Kolore arrosako elastikoa edo Gazte Herexaren bereizia janzteko ere eskatu dute deialdian. Honako egitarau ‘etxekoia’ izango da gaur Zegaman, etxerik etxe eta balkoiz balkoi.
- 13:00. Poteoa etxean zehar. “Ibilbidea: balkoia, sukaldea, egongela. Bakoitzak nahi duen musikarekin girotuta”.
- 14:30. Bazkari etxekoia.
- 17:30. Bingoa, Gazte Herexaren Instagram kontuan zuzenean. Kartoiak 17:15ean banatuko dituzte Gazte Herexaren WhatsApp taldean. Sariak izango dira.
- 18:00. Balkoi festa. Auzoz auzo girotuta. Abesti proposamenak bidal daitezke.
- 20:00. Txalo jotzea. Ondoren, topa egitea En Tol Sarmiento taldearen ‘Aukera berriak’ abestiarekin.
Festako argazkiak ateratzeko eta ondoren gazte taldeari igortzeko ere eskatu dute (gazteherexazegama@gmail.com).