Segurako liburutegiak etxez etxeko zerbitzua
SEGURA // Etxez etxeko liburutegi zerbitzua jarriko du martxan Segurako liburutegiak, hilaren 12tik aurrera. Horretarako, ipuin eta eleberrien gida osatu dute. Mailegu eskaerak egiteko, liburutegiarekin harremanetan jarri behar dira herritarrak: liburutegia@segura.eus. Irakurle bakoitzeko hiru liburu eska datiezke. Itzulketak egiteko liburutegia astearte eta ostegunetan 16:30-18:30 tartean irekiko da.













