Azintzio jaiei keinu bat egin nahian bilera deitu dute
Covid-19aren ondorioz bertan behera geratu ziren Legorretako Azintzio festak. Datorren maiatzaren 20tik 24ra ziren ospatzekoak. Deseskaladaren lehen fasean sartuta, udalak jaiei keinu bat egitea proposatu du. Gauzak horrela, gaur arratsaldean, bilera telematikoa egingo da 19:00etan. Bertan parte hartu nahi duten herritarrek honako helbide honetan sartu beharko dute: https://meet.jit.si/LegorretakoFestak. Informazio gehiago, udalaren webgunean.













