Arrieta, Ubeda eta Branton literaturaz gaur 'Bixi-Bixi'-n
SEGURA // Segura Irratiko Bixi-Bixi irratsaioan alarma egoerak arte eta kultura adierazpideei nola erasan dien aztertzen jarraituko dute, gaur. Literaturan jarriko dute arreta, eta egoeraz hausnartuko dute Garbiñe Ubedak (Euskal Idazleen Elkarteko lehendakaria), Yolanda Arrieta idazleak eta Aritz Brantonek (Booktegiaren arduraduna). Segurako liburuzain Zeles Goitiak ere parte hartuko du.













