Arriarango San Pedro jaiak, bertan behera
Arriarango Intxaurpe Elkarteak San Pedro jaiak ez ospatzea erabaki du, baina urtean zehar antolatzen dituzten ekintzekin aurrera darraite
Arriaranen San Pedro jairik ez da izango aurten. Hala erabaki du Itxaurpe Elkarteko kultura lantaldeak, festetako programaren egileek. Koronabirusak eragindako egoera festetarako aproposa ez dela iritzita, ez dute jairik egingo. Baina urtean zehar dituzten gainerako ekintzak antolatzen hasiak direla iragarri dute.
Arriaran auzoko eliza San Pedroren omenezkoa denez, festak ekainaren 29ko bueltan ospatzen dituzte. San Pedro eguna ekainaren 29a da.