Gaueko tabernek eta diskotekek itxita jarrituko dute
Espainiako Aldizkari Ofizialak hirugarren fasean irekitzeko baimena eman die, baina Eusko Jaurlaritzak ez
Diskotekak eta gaueko tabernakitxita jarraituko dute astelehenetik aurrera. Eusko Jaurlaritzak du azken hitza, eta Arantxa Tapia sailburuak ezezkoa erabaki dutela aipatu du. Halere, hirugarren fasean ostalaritza guneetako eta elkarte gastronomiekoetako neurriak arindu egingo dira. Astelehenetik ez da edukiera murrizturik egongo, soilik kuadrillen artean bi metroko distantzia. Gainera, barran kontsumitu ahalko da eta zutik.
Distantzia soziala da normaltasun berriak utziko duen aldaketa bakarra. Agintariek jendea elkarren artean nahastea ekidin nahi dute kutsaturen bat agertuz gero norekin egon den errazago identifikatzeko.Udal bakoitzak erabakiko du itxiera ordua noiz zehaztu.
Gaur gauean, ordea, ezingo da barrara gerturatu. Bigarren fasea indarrean dago oraindik, eta eserita eta edukiera erdira murriztuta kontsumitu beharra dago.