Goierriko parketxeek biharko antolatutako ekintzak bertan behera gelditu dira eguraldi txarragatik
Lizarrustiko eta San Adriango ibilbide gidatuak atzeratu egin dituzte eguraldi kaxkarragatik. Datorren astean egingo dituzte, gainerako ekintzekin batera
Goierriko parketxeak zabalik daude jada eta hasiak dira ekintzak antolatzen. Eguraldiak, ordea, planak pikutara bidali ditu. Bihar ez da Lizarrustiko eta San Adriango ibilbide gidaturik izango. Datorren asteburuan egingo dituzte.
Lizarrusti parketxeak Alleku eta Lizarrusti inguruetako basoek gordetzen dituzten sinismen eta legendak eta ikazkinek eta kontrabandistek erabilitako bideak ezagutarazteko ibilbide gidatua prestatu du. Anduetza parketxeak, berriz, San Adriango pasabidearen historia azalerazteko txangoa. Bi ibilbideetan parte hartzeko aurrez izena eman behar da, hurrenez hurren, 943 180 335 eta 943 802 187 telefonoetara deituta.
Datozen asteburuetan bestelako ekintzak ere prestatu dituzte. Esaterako, Lizarrustin Jentilen lurraldean iparraren bila orientazio jolasa egingo dute ekainaren 14an eta 20ean. Barandiaren museoa ere zabalik dago, normaltasun osoz.