Marrazketa eta pintura ikastaroa, Zumarragan
ZUMARRAGA // Zumarragako Udalak marrazketa eta pintura ikastaroa antolatu du. Uztailaren 6tik 24ra emango dute, Zelai Arizti kultur etxean. Kuota 16,40 eurokoa da. Materiala norberak eraman behar du eta parte hartzaileek maskara erabili behar dute. Parte hartu nahi dutenek hilaren 26a baino lehen eman behar dute izena. Horretarako, 943 72 35 10 zenbakira deitu behar dute 09:00etatik 14:00etara.













