Anbulategi zerbitzua datorren astean hasiko da martxan
SEGURA // Aurreko astean ireki behar zuten Segurako anbulategia, baina Beasaingo anbulategiko koronabirus kasua dela eta atzeratu egin dute. Ekainaren 29ko astean irekitzea aurreikusi du udalak. Hitzordua telefonoz bakarrik har daiteke.













