David Cid lazkaotarrak amaitu du Ehunmilak Ultra Trail proba
Bere kabuz eta dortsalik gabe izan bada ere, ostiralean abiatu eta gaur goizeko 6:30etan "helmugaratu" da lazkaotarra.
Aurtengo Ehunmilak proba bertan behera geratu da gainerako kirol lasterketen antzera. Askotarikoak izan dira, ordea, une hura gogora ekartzeko eginiko ekimenak: elastikoak zintzilik balkoietan, Murumendira igoerak, #ehunmilak2o2o traola…
David Cid lazkaotarrak, berriz, Ehunmilak Ultra Trail proba osatzen dituen 168 kilometroak egin ditu asteburu honetan. Ostiralean hasi zen korrika, eta gaur iritsi da Beasaingo plazara goizeko 6:30ak aldera.
Konfinamenduan, 168 kilometro horiek etxeko korridorean egin zituen; zazpi etapatan banatuta. Bere etxeko pasilloko 10 metroak, 16.800 aldiz igaro zituen: «kilometro bat egiteko, ehun buelta, beraz 168 kilometro osatzeko, 16.800 buelta».