Aurten ez dituzte Urbiako San Inazio jaiak ospatuko
SEGURA // Aurtengo uztailaren 31n ez da San Inazio jairik egongo Urbian. Gipuzkoako eta Arabako Patzuergoak uztailaren 1ean Seguran ospatutako juntan erabaki zuen festak bertan behera uztea osasun egoera dela eta: «Jende pilaketak ekiditea eta sergutasun distantziak mantentzea delako ez kutsatzeko modurik eraginkorrena», azaldu dute hedabideetara helarazitako ohar batean. Datorren urtean egingo dute ondo bidean.













