Potxin eta Patxin pailazoek umeentzako saioa egingo dute gaur. Bihar, berriz, Tolin mariatxiaren emanaldia izango da.
Uztailean zehar Lazkaon egin diren kultura ekitaldiak aste honetan bukatuko dira. Gaur, 19:00etan, Potxin eta Patxin pailazoek ikuskizuna egingo dute, Lazkao Txiki Plazan. Bihar, ordu eta leku berean, Tolin mariatxiak musika joko du. Azkenik, ostiralean, Mediana taldeak jotzekoa zuen kontzertua atzeratu egin dute.