Gipuzkoako gazta txapelketa eta salmenta, Artzain egunaren ordez
Azokan egingo da artzain gaztaren Gipuzkoako lehiaketa, 36. edizioa. Ohiko ekitaldiak bertan behera geratu dira. Gazta saltzeko zortzi postu jarriko dituzte udaletxe ondoan
Iraileko lehen igande honetan, Legazpiko plaza eta inguruak ez dira bihurtuko artzainen eta gaztagileen topaleku, koronabirusa dela-eta, aurtengo Gipuzkoako Artzain Eguna ez baita ospatuko. Lanbide horiek, ordea, izango dute presentzia herrian irailaren 6an, Gipuzkoako gazta txapelketak ez duelako etenik izango, eta gazta erosteko aukera ere izango delako. Urtero egon ohi diren beste ekitaldi guztiak bertan behera gelditu dira.
Gazta txapelketaren 36.a
Artzain Gaztaren Gipuzkoako txapelketak 36. edizioa izango du aurtengoan, eta urtero bezala Legazpiko Udalak antolatu du, Idiazabal Jatorrizko Deitura Izendapenarekin eta Artzain Gazta elkartearekin elkarlanean, eta foru aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Edizio bitxia izango da, gune itxian egingo delako, Azokan. Edukiera mugatuta egongo da.
Txapelketaren epaimahaia Idiazabal jatorri deiturako hiru dastatzailek, hiru artzainek eta sukaldaritzari edo gastronomiari lotutako beste hiru kidek osatuko dute. Azken horien artean Eloi Iartza sukaldaria eta Josema Azpeitia kazetari gastronomikoa daude, biak legazpiarrak, eta Sergio Errasti kazetaria.
Sari banaketa 13:30ean egingo dute, Gipuzkoako Foru Aldundiko, Eusko Jaurlaritzako, Artzain Gazta Elkarteko, Idiazabal Jatorrizko Deiturako eta Legazpiko Udaleko ordezkariek, Azokan hori ere.
Gazta saltzeko postuak
Igandean, gainera, Gipuzkoako zortzi gaztandegi etorriko dira gazta saltzera Euskal Herria plazara. Legazpiko Erraizabal eta Makatza gaztandegiek, Gabiriako Baztarrikak, Idiazabalgo Gaztainaditxulok, Berastegiko Gazpiok, Legorretako Olaldek, Azpeitiko Xoxotek eta Mutrikuko Goienetxek postu bana jarriko dute udaletxe atzealdean 10:30etik aurrera.
Gazta dastaketa
Lekanazpireneskutik, 10ean Legazpin irailaren hasiera artzaintzaren eta gaztagintzaren munduarekin lotuta dagoela gogoratzeko, Lekanazpi elkarteak gazta dastaketa bat antolatu du datorren ostegunerako, hilak 10. Ekitaldia elkarteanbertan izango da, 19:00etan,eta parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute, edukiera mugatua izango da eta. Prezioa 5 eurokoa da.
Lekanazpiren gazta dastaketa horretan herriko gaztagileen produktuak dastatzeko aukera izango da, Erraizabal baserriko Arantza Segurolak etaMakatza baserriko Aitor Mantxolak egindakoak, hain zuzen.Beste herritar batek, Batis Otaegik, berriz, Arantzazuko Gomistegin ekoitzitako gazta aurkeztuko du.
Idiazabak gazta naturala, Idiazabal gazta ketua, ardi latxaren esnearekin egindako gazta urdina eta gazta krema naturala eta urdina dastatzeko aukera izango da, gaztagileen azalpenekin lagunduta,
Izena emateko honako webgunera jo behar da: https://labur.eus/aTN9w