Aitor Azkonobieta ataundarra, 'Conquis'-era bidean
Ataundarrak bigarren saiakera du aurten, eta jendearen botoak behar ditu 'El Conquistador del Caribe' saioan sartu ahal izateko.
ETB2-ko El Conquistador del Caribe telebista saioan parte hartu nahi du Aitor Azkonobietak. Ataundarra da eta 23 urte ditu, eta gogotsu dago erronkari heltzeko. “Alaia, zoroa eta ausarta”, horrela definitzen du bere burua. Janari faltarekin gaizki pasa dezakeen beldur da, baina gainontzean fisikoki ondo prestatuta dagoela dio.
Bigarren saiakera du ataundarrak, iaz ere ahalegindu baitzen parte hartzen. Jende askoren babesa jaso bazuen ere, ez zen saiora iritsi azkenean. Aurten ere, konfiantza emateko eskatu dio jendeari. Gaztea Irratiaren webgunean eman daiteke botoa; bertan, beste hiru lehiakideren gainetik gelditu behar du Azkonobietak, saioan sartu ahal izateko.