Beasaingo Haurren Hiriak eten egin du bere jarduna
Proeiktuaren asmoak segurtasun neurriekin bateraezinak direla iritzita zerbitzurik ez eskaintzea erabaki dute
Beasaingo Haurren Hiriak ez du ikasturtea hasiko. “Egoera dagoen bezala, haurrei askatasuna, hitza eta bere lekua ematen zion proiektu hau jarraitzeko aukera gutxi ditugula konturatu gara”, diote. “Haurren Hiriak esan nahi duen guztiaren kontra bait doa egoera honek ekarri diguna. Espazioak ezin elkarbanatu, elkarrekin ezin jolastu, elkarrekin ezin sortu…”
Udalarekin batera hartutako erabakia da. Egoeraren garapenaren arabera ez dute itzultzea baztertzen, baina aitortu dute “zaila” izango dela. “Haurren Hiria proiektua birplanteatzeko unea iritsi da”. Ikastetxeei eta parte hartu duten haurrei eskerrak eman dizkiete.