Beste 12 kasu berri gehitu zaizkio positiboen zakuari
Osasun Sailak gaur emandako datuen arabera, Goierrin 12 kasu gehiago zenbatu dituzte atzotik. Ordizian, Lazkaon, Zumarragan, Beasainen, Urretxun, Seguran, Araman eta Mutiloan agertu dira.
Azken egunetako tendentziak jarraitu egiten du oraindik, eta beste 12 positibo kasu agertu dira Goierrin, Osasun Sailaren gaurko txostenak jasotzen duenez. Ordizian (3), Lazkaon (2), Zumarragan (2), Beasainen (1), Urretxun (1), Seguran (1), Araman (1) eta Mutiloan (1) atzeman dituzte. Martxoan Covid-19aren osasun krisia hasi zenetik, 659 lirateke Goierrin guztira positibo emandako kasuak.
EAE mailako datuak kontuan hartuta, nabarmen igo da kopurua atzotik, 661 kasu berri, baina PCR proba gehiago egin dituzte (9.906, atzo baino 3.000 gehiago). Bizkaiak jarraitzen du kasu gehien dituen herrialdea izaten, 312 zenbatu dituzte gaur; Gipuzkoan 240 izan dira eta Araban 97. Hiru lurraldeen artean 247 lagun daude ospitaleratuta, horietatik 52 ZIUn.
Eguneraketa: 09/08 09/09
ALTZAGA …………… 1
ARAMA ……………… 2 ………………………. +1
ATAUN ………………. 5
BEASAIN ………… 101 ………….…………… +1
GABIRIA ……………. 3
GAINTZA …………… 2
EZKIO-ITSASO …… 2
IDIAZABAL ………. 10
ITSASONDO ………. 8
LAZKAO …………… 32 ……………………….. +2
LEGAZPI ………….. 52
LEGORRETA ……. 22
MUTILOA ………….. 4 ……………………….. +1
OLABERRIA ………. 2
ORDIZIA ………… 190 ……………………….. +3
ORMAIZTEGI ……. 6
SEGURA ……………. 6 ………………………… +1
URRETXU ……….. 51 ………………………… +1
ZALDIBIA …………. 8
ZEGAMA …………. 20
ZERAIN ……………. 0
ZUMARRAGA …. 119 ……………………….. +2
GOIERRI ……….. 647 ……….……..…. 659 (+12)