Igartza Literatura Bekaren irabazlea bihar jakinaraziko da
Igartzan egingo dute jendaurreko ekitaldia, 19:00etan. Edukiera mugatua izango da
23. Igartza Literatura Bekaren irabazlea bihar ezagutaraziko da. 11:00etan egingo dute prentsaurrekoa, online. 19:00etan, aldiz, jendaurreko ekitaldia izango da. Igartzan elkartuko dira, edukiera mugatuarekin.
Irati Goikoetxeak, iazko irabazleak, entregatu du azken lana. 2021ko lehen hiruhilekoan kaleratuko da.