Zegamako entitateek Euskaraldian parte hartzeko bilera, bihar
ZEGAMA // Euskaraldiko Zegamako talde motorrak eta herriko entitateek bilera egingo dute bihar, 20:15ean, eskolako gimnasioan. Aurtengo edizioko berrikuntza ariguneen perfila da, bereziki entitateei bideratua dagoena. Euskaraz egiteko taldeko eremuak bermatu nahi dituzte hala. Bilera irekia izango da, arigune bilakatu nahi dute herriko entitate guztiei zabaldua.













