Andraizko iturria berritu dute hamasei lagunen artean
ZEGAMA // Andraizko iturria berritu dute. Joan den larunbatean egin zuten konponketa hamasei lagunek, Amezti mendi elkarteak antolatuta eta Leandro Elortza segurarrak gidatuta. Taldeak azaldu duenez, iturria hondatuta zegoen eta Elortzak proposatuta ekin zioten berritzeari. Lanerako materiala eta tresnak hartu eta eguerdirako iturria berritzea lortu zuten.













