Whatsap bidezko informazio kanala abiarazi du udalak
ORDIZIA // Ordiziako Udalak, komunikazio kanal berri bat jarri du abian. Herritarrek, udaleko informazioa jaso ahalko dute Whatsapp bidez. Horretarako, 688 752 647 zenbakia agendan gorde eta ALTA idatziz whatsapp mezua bidali beharko da, zabalkunde taldean sartu eta informazioa jasotzeko.













