Iago Agirrek irabazi du kadete mailako Segura Txirrindularitza Saria

Guztira 135 txirrindularik parte hartu dute Segurako lasterketan. Ibilbidea 46 kilometrokoa izan da

Segurako kaleak eta inguruko errepideak txirrindulari gaztez bete dira gaur arratsaldean, kadete mailako Segura Saria lasterketagatik. Donosti Berri taldeko Iago Agirrek irabazi du proba, helmugan bakarka sartuta. Atzetik, Caja Ruraleko Markel Galparsoro bigarren postuan eta Quesos Albeniz taldeko Mikel Uncilla hirugarrenean sailkatu dira. Mendiko saria Luvano taldeko Gabriel Ibañezentzat izan da, eta taldeko saria Gama Muruzabalek jaso du.

Segurako Txirrindulari Elkarteak antolatutako lasterketa Segura bertatik atera da 16:00etan. Parte hartu duten 135 txirrindulari gazteek 46 kilometroko ibilbidea egin behar izan dute herrira itzuli eta helmugara ordu bete beranduago iritsi aurretik. Zegamatik, Zeraindik, Idiazabaldik, Olaberritik, Ormaiztegitik eta Mutiloatik igaro dira.

Lasterketa amaituta, sari banaketa ekitaldia egin dute kultur etxean.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa