Sagardo Astea martxan da Igartubeitin

Lehen sagar zanpaketak eta prentsaketak egin dituzte Ezkioko baserri dolarean. Karmakros antzerki taldearen emanaldiek girotu dituzte bisitak.

Igartubeiti baserriko dolarea martxan jartzearekin batera, hasiera eman diote Ezkion Sagardo Asteari. Aurten inoiz baino laburragoa izango da, COVID-19ak eraginez, eta gaur hasi eta astelehenean amaituko da. Egun hauetarako prestatu dituzten ekintzen bidez, sagardoa egiteko era tradizionala ezagutu ahal izango dute bisitariek, hau da, duela 500 urte sagardoa egiteko erabiltzen zuten teknika.

Zanpaketak eta dolarea martxan jartzea 12:00etan izan dira gaur, eta bihar eta etzi ere ordu berean egingo dituzte. Saio bakoitzaren ondoren, sagar muztioa dastatzeko aukera izango da. Horrez gain, 10:15ean, 11:00etan eta 13:00etan Karmakros taldeko antzezleei esker, XVII. mendeko bizimodua ezagutu ahal izango da Igartubeiti baserrian bizi izandako Kortabarria familiaren bitartez.

Sagardo Asteak eskaintzen dituen ikuskizunez gozatzeko aldez aurretik izena eman behar da: 943 72 51 07 telefonoan edo igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidean.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa