Euskaraldirako izena emateko tokiak jarri dituzte Ataunen
ATAUN // Ataungo Udalak, Euskaraldirako izena emateko tokiak zehaztu ditu. Udaletxean, liburutegian edo gaztelekuan apunta liteke, azaroaren 20tik abenduaren 4ra Ahobizi edo Belarriprest papera aukeratzeko. Internet bidez ere izena eman liteke. 16 urtetik gorakoei dei egin diete Ataunen.












