Gizonezko baten gorpua aurkitu dute Legazpiko Udana errekan
Espainiako Vuelta igaro aurretxoan aurkitu dute gorpua, Brinkola auzora doan bidegurutzean. Ez dute identifikatu oraindik.
Gizonezko baten gorpua aurkitu dute Legazpiko Udana errekan, GI-2630 errepidearen ondoan, Brinkola auzora doan bidegurutzean bertan, Espainiako txirrindulari itzulia igaro aurretxoan, 15:00ak inguruan. Ertzaintzak gunea itxita izan du, suhiltzaileek gorpua errekatik jaso duten arte. Arratsalde erdirako erreskate lanak amaitua zeuden.
Gorpua identifikatzeko lanetan hasi dira dagoeneko; ertzaintzak adierazi duenez, gizonezkoak egun batzuk hilda zeramatzala zirudien.