Lazkaon Jabetze Eskolak gaur hasiko du ibilia, emakumea ipar
Emakumearen parte-hartze soziala eta politikoa bultzatu nahi du Jabetze Eskolak. Lau ikastaro antolatu ditu urri-azarorako
Emakumearen eskubideen eta aitortzaren alde beste urrats bat egingo dute Lazkaon. Jabetze Eskola sortu dute, eta gaur ekingo dio lanari. Ikastaro, hitzaldi eta prestakuntza saioen bidez, emakumeen ahalduntze prozesua erraztu nahi du ekimenak.
«Lazkaoko Jabetze Eskola hausnarketarako eta formaziorako topagunea izango da. Emakumeen parte-hartze soziala eta politikoa sustatzea da helburua. Ahalduntze prozesuen bidez, emakumeak euren eskubideen jabe egiteko eta euren bizitzan autonomia eta konfiantza izateko, eta beste emakumeekin sareak sortzeko izango da», azaldu du Lazkaoko Udalak. Berdintasun Batzordean ondu da.
Abierako lehen ekintzak, formazioari begira izango dira.
Sendabelarren munduaz
Lehenengo ikastaroa sendabelarrei buruzkoa izango da. Gaur eta azaroaren 5ean emango dute Ekoudalatx mintegi ekologikokoek, 18:00etan hasita, bi orduz. Kosmetikako produktuak egiten eta «osasuna modu autonomoan» kudeatzen erakutsiko dute.
Azaroan, kontzientzia emozionala eta autozaintza, autodefentsa feminista eta gizonen desboteretzea landuko dituzte.













