Udazkeneko auzolana egin dute asteburuan

Altzigarraga eta Itsusturri inguruak garbitu, lorategiak eta bide bazterrak txukundu eta sutarako egurra prestatu dute, besteak beste.

2020ko udazkeneko auzolana asteburuan egin dute Itsason. Altzigarragako iturria txukundu, Itsusturri garbitu eta desbrozatu, anfibioak babesteko neurriak hartu, bidegurutzetako seinaleak zuzendu, Alegiako eta Itsasoko lorategiak txukundu, Alegiako bide berde bazterra eta zubi pareko erreka garbitu, su egurra prestatu, San Lorentzo bidean seinalitika kokatu eta Wifi seinaleak jarri dituzte. Ondoren mokadutxoa jan dute parte hartzaileek Ostatuan.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa