Ezkioko Pilota Eskolan izena emateko epea, irekita
EZKIO // Ezkioko Pilota Eskolako matrikulazio epea irekita dago. Dagoeneko izena eman dezakete pilota eskolan parte hartu nahi dutenek. 5 eta 10 urte bitarteko haurrek ostiraletan izango dituzte saioak herriko pilotalekuan, 17:00etatik 19:15era, eta 11 urtetik gorakoek, berriz, larunbatetan izango dituzte saioak, 10:00etan hasita. Izena eman eta pilotan jokatzera animatu dituzte herritarrak.













