Moriarti ekoiztetxearen 'La trinchera infinita' Oscar sarietatik gertu
Oscar sarietan Espainia ordezkatzeko Moriarti euskal ekoiztetxearen La trinchera infinita filma aukeratu du Espainiako Zinema Akademiak. Galder Gaztelu-Urrutiaren El hoyo eta Oliver Laxeren O que arde filmak ziren beste bi hautagaiak.
Jose Mari Goenaga ordiziarrak, Aitor Arregirekin eta Jon Garañorekin batera zuzendutako pelikulari, baina, azken urrats bat geratzen zaio Oscarretan nazioarteko filmik onenaren saria lortzeko bost hautagaien artean izateko. 2021eko apirilaren 25ean banatuko dituzte 93. Oscar sariak, Los Angelesen (AEB).













