Arrano kultur elkartearen bertso saioa, gaur

Maddi Aiestaran, Xabat Ilarregi, Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi, German Urteaga eta Iker Zubeldia igoko dira Usurbe antzokiko oholtzara

Aitor Sarriegi, 2013ko Txapelketa Nagusian.

Arrano Kultur Elkarteak antolatzen duen bertso-saioa egingo dute gaur, Usurbe Antzokian, 19:00etan. Sei bertsolari handi elkartuko dira: Lujanbio, Sarriegi, Zubeldia, Urtega, Aiestaran eta Ilarregi. Mikel Urteaga arituko da gai jartzaile lanetan. Sarrera bakoitzak 6 euro balio du.

Arrano elkartearen bertso saioa  
Non: Usurbe antzokian
Noiz: Gaur, 19:00etan
Bertsolariak: Maddi Aiestaran; Xabat Ilarregi; Maialen Lujanbio; Aitor Sarriegi;
German Urteaga; Iker Zubeldia
Gai jartzailea: Mikel Urteaga
Prezioa: 6 euro
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa