Euskaraldirako bideo grabazioa egingo dute jaian Olaberrian
OLABERRIA // Euskaraldiari begira bideo bat ekoizten ari dira Olaberrian. Igandean 11:00etan plazara joateko eskatu diete batzordekoek herritarrei, behar diren neurriak hartuta. Grabazioa egingo dute. Bestalde, Ahobizi edo Belarriprest txapak azaroaren 13an (18:30-20:00), 15ean (12:00-13:30) eta 19an (18:30-20:00) banatuko dituzte, kaskoan. Musukoa ere salduko dute.













