"Ikusten gaituzula ikusi nahi dugu"

Naizen elkarteak izen bereko abestia atera du, adingabe transexualak ikustarazteko. Ekaitz Goikoetxearena da abestiaren letra

 
Naizen adingabe transexualen familien elkarteak Naizen abestia atera du, gaztetxoen errealitatea ikustarazteko. “Ikusten gaituzula ikusi nahi dugu”, dio letrak. Ekaitz Goikoetxeak egin ditu hitzok.
 
Letra:

Hegan egin nahi duen tximeleta baten
ametsak noiz bihurtzen dira oroitzapen.
Ikusi Naizenek zein indar har dezaken
laguntzen zaigunean garenak izaten.

Aluak, barrabilak, zakilak, titiak…
bihotz zabalak eta buru irekiak.
Ematen direnean pauso egokiak
handi bihurtzen dira samurai txikiak.

Egin argiari (e)ta haizeari bultza,
maitasuna da batzen gaituen hizkuntza.
Ostadar koloretsu baterako funtsa
zure begirada da, ez gure gorputza.

Orrialde zuriak, bizitzako helburu.
Udaberri berri bat zirriborratu du.
Begiak pintatzeko bihotzak helburu
Ikusten gaituzula ikusi nahi dugu

Egin argiari (e)ta haizeari bultza,
maitasuna da batzen gaituen hizkuntza.
Ostadar koloretsu baterako funtsa
zure begirada da, ez gure gorputza.

Ikusi Naizenek zein indar har dezaken
laguntzen zaigunean garenak izaten. (bis)

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa