Odolkia izango da azoka bereziko protagonista
Azaroko azoka berezia egingo dute bihar. San Martin eguna gainean izanda, odolkia izango da protagonista
Azaroko azoka berezia bihar egingo dute Beasainen, hilabeteko lehen larunbata izango baita. San Martin eguna ere hurbil dagoenez, odolkia izango da azokako protagonista. Olano harategiak egindako odolkiak erosteko aukera egongo da. Era berean, errezeta liburuxkak eta erosketa poltsak ere banatuko dituzte.
Garaiko bestelako produktuak erosteko aukera ere egongo da: eztia, barazkiak, loreak, txerrikia, haziak, ogia, gozoak eta gazta, besteak beste.
Feria 10:00etan hasiko da eta 14:00etan amaituko da, azokako produktuez osatutako bi saskiren zozketa egindakoan. Zozketa 13:30ean izango da eta parte hartzeko azokan erosketaren bat egin behar da aurretik. Loinatz Musika Eskolako trikitilariek eta pandero joleek girotuko dute feria, 12:00etatik aurrera.