Natura ezagutzeko orientazio ibilbidea egin dute Itsasondon
Kirol Astearen barruko lehen ekintza izan da. Oihana Unanuek gidatu du saioa. Astelehenean emakumeak eta kirola mahai ingurua izango da.
Kirol Asteko lehen jardunaldia egin dute gaur Itsasondon: Natura ezagutzeko udazkeneko orientazio ibilbidea. Oihana Unanuek gidatuta eta seiko taldeetan banatuta, mapa eskuan hartua, zuhaitzak ezagutzeko zazpi geldialdi eta zazpi froga egin behar izan dituzte parte hartzaileek. Lehenengo sei puntuetan, zuhaitzak ezagutu eta horrekin lotutako erronka bete behar izan dute. Lehenengo geldialdiko baliza ezkutuak honela zioen:
“Nire izena Haritza da, Gipuzkoan, 600-700 metrotik beherako lur guztietan berez atera beharko lukeen zuhaitza. Hala ere, tamalez bakan batzuk soilik gelditzen gara, zergatik ote? Hotz egiten hasi du eta nire hostoak, erortzen hasi zaizkit jada. Izan ere, negua ahalik eta goxoen pasatzeko, nik nahiago dut hostorik gabe. Nire hostoei begiratzen badiozue, nolakoak dira? Eta enborra? Nire fruitua ezkurra da, txorten batetik lotuta eta txapel batekin babestuta dago. Ezkurra txerriek oso estimatua dute eta egurra, berriz, gogorra eta pisutsua, aroztegian oso estimatua da. Garai batean, itsasontziak egiteko eta ikatza egiteko maiz erabiltzen omen zuten.
Euskal mitologian ere miresmen handiko zuhaitza naiz, Gernikako arbola esaterako, haritza da.
Nire energiak, argitasuna, oreka eta babesa ematen ditu. Hori lortzeko, ni bezalako haritz zaharrak, besarkatu lasai lagunok, zuen indarrak berritzeko.
Animatzen zarete, nitaz gogoratzeko, nire hostoa eta ezkurra aurkitzen?”
Ekintza gehiago
Astelehenetik aurrera beste hiru ekintza ere jasoko ditu Kirol Asteak.
Azaroak 9, 18:00etan kulturgunean: Mahai-ingurua emakumeak eta kirola
Olatz Mitxelena (Giza frogak)
Elena Calvillo (mendi lasterketa)
Eresti Oiarbide (Ibarrako soka tira taldea)
Intza Lizarazu (Gipuzkoako saskibaloi federazioa)
Izen ematea: https://forms.gle/jMP1jW6swpDhJBXg8
Azaroak 11, asteazkena, 19:00 kulturgunean: Eskalada jasangarria, bideo emanaldia (15´) eta hitzaldia (30´)
Igor Lasa GMFko zuzendari albokoa eta eskalada guneetako ekipatzailea eta Txetxus Barandiaran eskalada guneetako koordinatzailea eta dokumentalaren zuzendaria.
Izen ematea: https://forms.gle/ZwCEE3pCXVLxTcfU6
–Azaroak 13, ostirala, 18:00 frontoian: Kirol egokituko senstibilizazio saioa. LH 5.eta LH 6. mailakoentzat.
GFEF-FGDA Eskolak